Larresoro taldeak irabazi zuen iaz.
Ordizia Rugby Elkarteak antolatuta, Haurugby txapelketa egingo dute bihar, 12. urtez. Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako 14 talde lehiatuko dira, Ordizian eta Beasainen jokatuko diren kanporaketetan. Gaztetxoen artean errugbia bultzatzeko asmoz sortutako lehia da, eta 14 urtez azpikoek parte har dezakete.
Aurten parte hartuko duten taldeak, Ordiziaz gain, Universidad de Bilbao, RC BAI, US Bardos, Donibane Lohitzune-Ziburu, Ejea RC, Sarazkaine, US Dax, Valladolid RAC, La Unica RT, AS Port Long, Senpere, Stade Hendayais, Liceo Frances eta Boucau Tarnos Stade klubak etorriko dira.
Txapelketako lehen fasea goizean jokatuko dute, 10:00etatik aurrera, Beasainen eta Ordizian. Taldeak multzotan banatu eta 10na minutuko partidak jokatuko dituzte. Bigarren fasea (final aurrekoak eta finala), eguerdiko atsedenaren ondoren jokatuko dute. Ordiziako Altamira zelaian. Ondoren, festa giroko hirugarren denbora izango dute jokalariek.