Iker Irribarriak 2020ra arte luzatu du kontratua Asperekin
Gaur omenaldia egingo diote Araman
Bere jaioterrian, Araman, omenaldia jasoko duen egun berean, Aspe enpresak oparia egin nahi izan dio Iker Irribarria pilotariari, kontratua 2020ko abenduaren 31ra arte luzatuta. Era horretan, aurretik sinatua zuen kontratua urte eta erdiz luzatu diote.
Irribarria “oso pozik” dago, “ez da gutxiagorako”. Era horretan, Aspek egindako ahalegina eskertu nahi izan du: “Urte askoan jarraitzea nahiko nuke Asperi lotuta”.
Aramako pilotariak aurrera begiratu nahi du eta udako denboraldian jarrita ditu begiak eta burua. “Nire helburuak argiak dira, uda ona egitea eta datorren txapelketa prestatzen joatea”.
Gaur omenaldia Araman Araman omenaldia eskainiko diote gaur, 19:30ean, herriko pitolatari gazteari. Bi partida jokatuko dira: Gorka-Martija Mendizabal III-Erostarberen aurka eta Altuna III-Rezusta Irribarria-Tolosaren aurka. Sarrerak agortuta daudela jakinarazi dute Aramako Udaletik.