Arg.: Myriam Aranburu
Pilotalekua leporaino beteta zegoela, Iker Irribarriak aramarren eta goierritarren omenaldia jaso du gaur iluntzean Araman. Oroigarria eskaini diote herritarrek, eta igandean txapela eskaini zion lagunetako batek, Garazik, agurra dantzatu dio.
Igandean Bilbon banakako txapela lortu zuenetik lehenengo partida zuen gaurko Aramakoa.
Bere enpresak, Aspek, oparia egin nahi izan dio, 2020ra arte kontratua luzatuz.