Lazkao Hernaniren aurka, herriarteko final laurdenekoan
LAZKAO // Herriarteko eskuzko pilota txapelketa aurrera doa eta final laurdenak hasiko dira jokatzen asteburuan. Lazkaoko pilotariak Hernanira joango dira, final laurdenekoen joaneko partidak jokatzera bihar. 16:30ean hasiko dira partidak. Orain arte,...
LAZKAO // Herriarteko eskuzko pilota txapelketa aurrera doa eta final laurdenak hasiko dira jokatzen asteburuan. Lazkaoko pilotariak Hernanira joango dira, final laurdenekoen joaneko partidak jokatzera bihar. 16:30ean hasiko dira partidak. Orain arte, Ataun eta Usurbil kanporatu dituzte Ander Garmendia, Ivan Pajares, Manex Garmendia, Ander Ruiz de Larramendi, Mikel Insausti, Aitzol Lasa eta Xiker Olariaga lazkaotarrek.