Bizi poz, Ordizian zahartzaro aktiboa sustatzen duen egitasmoa
Zuhaizti jubilatu elkartean apirila eta maiatza bitartean Ordizian garatutako Bizi Poz programaren aurkezpena egin zen atzo astelehena. Bertan izan ziren Iñaki Dubreuil, Ongizate Saileko zinegotzia eta mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Graduko Eider Etxebarria eta Beatriz Santamaria.
Nagusien partaidetzarekin lotura duten hainbat elkartek parte hjartu dute egitasmo honetan; Nagusilan, GUESKE eta Zuhaizt jubilatuen elkartea. Esperientziaren baitan hainbat proiektu sazioal garatu dituzte. Programa gertutik ezagutzeko aukera izan zuen atzo Zuhaiztin egindako agerraldian.
Zahartzaro aktiboa
Bizi poz, herrian zahartzaro aktiboa sustatzeko aukera bikaina izan da eta Want junior enpresaren bitartez garatu da (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Gradua)
55 urtetik gorako gizon-emakumeei zuzendutako proiektua da eta taldean lana eginez, herrirako interesgarriak diren proiektu sozialak sortu eta aurrera eramatea izan da helburua. Adin horretako pertsonen jakituria eta esperientziaz baliatuz, zahartze aktiboa sustatuz.
Apirilean eta maiatzean, astean tailer bat egiten aritu dira, proiektu sozialak sortu eta horiek aurrera eramateko behar diren baliabideetan trebatzeko. Lan autogestionatua, lidergoa, inteligentzia emozionala, sormena, ekimena eta ikuspuntu globala bezalako trebatasunak landu dituzte.
Lau dira parte hartzaileek aurkeztutako programak; Zuhaizti zentro sozialaren irudi aldaketa, bazkideen parte hartzea sustatzea, erakunde ezberdinak elkarlanean aritzea eta pertsona nagusien antzerki taldea Ordizian.
Udalaren erabateko babesa
Udal Gobernuak, jubilatu eta nagusiek udalerriko bizitzan protagonismo eta parte-hartze gehiago izan dezaten ildo honetatik lanean jarraituko du. Autonomia pertsonala mantentzeko eta dependentzia egoeraren prebentziorako behar diren errekurtsoak eskainiko ditu.
Horretarako, aspaldidanik, Udalak babestu eta laguntzen ditu pertsona jubilatu eta nagusiak. Politikak garai berrietara eta behar aldakorretara egokitzen ditu, asistentzia arretatik haratago eginez, kolektiboaren lidergoa eta parte-hartzea bultzatuta.