Asteburu pasa Pirinioetan
Asteburuan Aragoiko bazterretan ibili ziren Zegamako Amezti Mendi Elkarteko kideak. Sabiñanigoko (Aragoi, Espainia) mendi taldeak antolatuta, Gasteizko Mendaur taldearekin joan ziren mendizale zegamarrak, eta hiru taldeek elkarrekin burutu zuten ibilb...

Asteburuan Aragoiko bazterretan ibili ziren Zegamako Amezti Mendi Elkarteko kideak. Sabiñanigoko (Aragoi, Espainia) mendi taldeak antolatuta, Gasteizko Mendaur taldearekin joan ziren mendizale zegamarrak, eta hiru taldeek elkarrekin burutu zuten ibilbidea. Jakan ostatua hartuta, Toronzue gailurrera argazkian igo ziren Cortefabloko tuneletik, eta Linas de Brotora jaitsita bazkaldu zuten. Eguraldi ona lagun, Pirinioetako paisaiaz gozatzeko aukera izan zuten. Hurrengo ibilaldia datorren hilaren 19an egingo dute Itsasuko Artzamendi mendira (Lapurdi).