Duela bi asteburu burutu zuten Aita Iparragirre eskolako mendi taldekoek azken mendi irteera. Azken irtenaldia hori Erratzuko kanpinera egin zuten (Nafarroa). Besteak beste, Izpegi eta Iparla gainak igo zituzten, eta Nafarroa zein Nafarroa Behereko ha...

Duela bi asteburu burutu zuten Aita Iparragirre eskolako mendi taldekoek azken mendi irteera. Azken irtenaldia hori Erratzuko kanpinera egin zuten (Nafarroa). Besteak beste, Izpegi eta Iparla gainak igo zituzten, eta Nafarroa zein Nafarroa Behereko hainbat herri bisitatu zituzten, adibidez Elizondo, Bidarrai eta Donibane Garazi. Eguraldiak bereziki lagundu ez bazuen ere, mendi taldearen esanetan «ikasturtea ederki borobildu» zuten. Era berean, datorren ikasturteko mendi irteeren egutegia prestatzen hasiak direla ere jakinarazi dute.