Bartzelonatik Beasainera edukiontzi sistema ezagutzera
Bartzelonako Udalarentzako aholkulari den Urbaser enpresako ordezkariak Sasieta eta Beasain aukeratu zituen edukiontzien txartel bidezko irekitze sistema ezagutzeko. Asteazkenean Beasainen izan ziren. Bartzelona hiriko zabor bilketa garbiketa kontratua 2019an esleitzeko baldintza pleguen lanketan hasita daude.