Hegazkinez, autobus artera
Irizarreko langile brasildarrak ederki integratu dira Ormaiztegiko lantegian zein herrian. Uztailean joango dira.
Ostegun arratsaldea. Goierriko beste hainbat herritan bezalaxe, azken urteetan hain ...
«Hasieran zaila izan zen hona egokitzea; kultura eta lan dinamika ezberdinak dira» William Fogasa, irailetik Ormaiztegin «Orain oso gustura gaude: lagun asko egin ditugu Irizarren eta Ormaiztegin» Everton C. Finati, abendutik Ormaiztegin «Brasilgo gure etxeetako ateak beti irekita izango dituzte, eta gu ere etorriko gara» Marcelo Ghiraldi, urtebete OrmaizteginZailena, familia uztea Hiruak bat datoz gauza batean: Ormaiztegira lanera etortzearen okerrena, familia eta lagunak Brasilen utzi beharra izan zen. Fogasak neskalaguna du Brasilen, Finatik lau urteko semea, eta Ghiraldik hamabost urteko alaba. «Haientzat ere gogorra da, baina ulertzen dute egoera honetan lana dela garrantzitsuena, eta onartzen dute gu hona etortzea, badakitelako familiaren onerako dela», esan du Fogasak. Gainera, uneoro komunikaturik mantentzen dira. Irizarrek ordaintzen dizkie telefono dei guztiak. Gainontzekoan, oso gustura daude goierritarren artean. «Hasieran zaila izan zen hona egokitzea: kultura ezberdina da eta lanerako modua ere bai», adierazi du Fogasak. «Baina orain oso gustura gaude: lagun asko egin ditugu hemen», gehitu du Finatik. Ormaiztegiarren artean ederki integratu direnaren seinale, hainbat brasildar herritarrekin batera mozorrotu ziren San Andres jaietan. «Ni mojaz jantzi nintzen, beste hamalau brasildar eta Ormaiztegiko kuadrilla batekin», esan du Fogasak. Astean zehar lanean pasatzen dute egunaren zati handiena. Asteburuak, ordea, Goierri eta Euskal Herria ezagutzeko baliatzen dituzte. Dagoeneko izan dira Gaztelugatxen, Donostian, Bilbon, Oñatiko kobazuloetan… Mendia gustuko dutenek, berriz, Irizarreko lankideekin inguruko mendiak ezagutzeko baliatzen dituzte asteburuak. «Lankideekin oso harreman estua egin dugu». Batzuek musika talde bat ere badute (Decalcky), eta dagoeneko hainbat kontzertu eman dituzte Zumarragako Alaska tabernan. Izaera desberdina Goierrin daramatzaten hilabeteetan, dagoeneko eduki dute euskaldunok apur bat ezagutzeko aukera. «Brasildarrok baino hotzagoak dira, eta kontaktu fisikoa, esaterako, ez zaie asko gustatzen», esan du Fogasak. «Baina oso edukatuak dira, oso langileak, eta erraza da haiekin tratatzea». Brasilera itzultzeko hilabete eskas geratzen zaien honetan, sentsazio gazi-gozoa dute: pozik daude, familiara itzuliko direlako berriro, baina pena ematen die hemen egindako lagunak uzteak. «Brasileko gure etxeetako ateak beti irekita izango dituzte, eta gu ere etorriko gara bisitan», esan du Ghiraldik. Lankideekin ez ezik, Irizar enpresarekin ere oso eskertuta daude brasildarrak: «Oso ondo portatu dira gurekin eta, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiegu Gorkari, Rafaeli, Robertori eta Txema Marcosi; lan handia egin dute». Brasilgo egoera politikoa kolokan dago oraindik. Irizarreko langileak, ordea, baikor ageri dira, eta haiek bueltatzen direnerako egoera hobea izatea espero dute. «Enpresa negoziatzen ari da beste herrialdeekin, esportazioak haz daitezen, eta produkzioak gora egitea espero dugu». Ormaiztegiko pintxopotea ez da berdina izango udatik aurrera, baina brasildarrak gogoan izango dituzte ormaiztegiarrek. Bidaia on!