Igerileku irekiak bihar zabalduko dituzte Lazkaon, Ordizian eta Urretxun
Udako denboraldia iritsi da Goierriko igerilekuetara, eta datozen egunetan zabalduko dituzte eskualdeko igerilekurik gehienak. Lazkaon, Ordizian eta Urretxun, esaterako, asteburura aurreratu dute irekiera, eta bihartik zabalik izango dira kanpoko igeri...
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekua bihartik egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:30era artekoa izango da. Datorren astean zehar ordea, ekainaren 13tik 17ra, 14:30ean zabalduko dituzte, goizean eskolaumeek erabiliko dute eta.
Ordiziako Majori kiroldegian ere, bihar zabalduko dituzte kanpoko igerilekuak, 11:00etatik aurrera.
Urretxun ere bihartik
Urretxuko Udalak bihar irekiko du Pagoetako igerilekua eta hiru hilabeteko denboraldia izango da, ekainaren 11tik irailaren 11ra arte. Helduen sarrerak 4,60 euro balioko du, ikasle eta langabetuenak 3,45 eta 18 urtez azpikoenak 2 euro. Hamar sarrerako bonoa ere salduko dute, 40 euroan. Urretxuko kirol txartela dutenek igerilekua erabiltzeko aukera ere izango dute. Txartelak Aldiri kiroldegian eskatu behar dira. Informazio gehiago, 943 03 80 92 zenbakira deituta lor daiteke.













