Maite Arboniesek irabazi du jaietako egitarauko azalaren lehiaketa
Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauaren azala Maite Arboniesek diseinatutakoa izango da. Gaur eman dute jakitera lehiaketaren irabazlea. Minimalista kutsuko azala da: hondo zuria du, eta ezpata dantzarien zapiak ageri dira
Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauaren azala Maite Arboniesek diseinatutakoa izango da. Gaur eman dute jakitera lehiaketaren irabazlea. Minimalista kutsuko azala da: hondo zuria du, eta ezpata dantzarien zapiak ageri dira soka batetik zintzilik, festetako banderak izango balira bezala. Dantzarien gerrikoa ere ageri da zintzilik.
Arboniesek lehiaketan parte hartu duen hirugarren aldia da, eta saria jaso duen bigarrena. Aurreko saria 2010ean jaso zuen. Gaur, Mikel Serrano alkateak eman dio saria.
Guztira 38 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Zelai Arizti kultur etxeko sarreran erakusgai jarri dituzte lan guztiak, uztailaren 5a arte.