Beasaingo Andramendi Ikastolak ikasturte amaierako festa ospatu du
Beasaingo Andramendi Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarrekin ospatu dute ikasturte amaierako festa, Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Goizean, bigarren eskuko azoka egin dute ikasleek, eta ondoren, kantu emanaldia eskaini dute.
Elkarrekin bazkaldu ondoren, kantaldia eta Patxin eta Potxin pailazoen saioa izan dute.