Egun bete-betea izan dute Hegialdeko jaietan
Legazpiko Hegialde auzoan festetako egun bete-betea izan dute gaurkoa. Haurrentzako parkea, Errondaila, paella erraldoia, xake txapelketa eta Korosti eta Bartzelonako Esbart Catala Dansaire dantza taldeen jarduna izan dira besteak beste.
Festak ordu txikiak arte jarraituko du.
Bihar, azkeneko eguna
Bihar bukatuko dituzte festak Hegialde auzokoek. Ondorengo egitaraua prestatu dute:
- 11:00: Meza.
- 12:30: 7tan Airel musika ikuskizuna.
- 18:30: Herri kirolak.
- 19:30: Roberto Urrutiaren eskutik mexikar musika.
- 00:00: Bukaera traka.