Ion Izagirre bosgarren eta Gorka Izagirre bederatzigarren Suitzako Itzulian
Gaur jokatu den Suitzako Itzuliko lehenengo etapan lan ona egin dute Izagirretarrek. Anaietan gazteena, Ion, bosgarren geratu da gaurko etapan (eta sailkapenean), irabazlearengandik Fabian Cancellararengandik sei segundura. Gorkak, berriz, bederatzigarren postua lortu du. Irabazleak baino 10 segundo gehiago behar izan ditu.
Baar herrian, 6,4 kilometroko erlojuz kontrakoa izan dute gaur.