Jakintza Ikastola ikasturte amaierako jaia ari da ospatzen
2015-2016 ikasturteko agur festa ari dira ospatzen gaur Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak.
Koreografiak, erraldoiak, joko kooperatiboak, ginkanak eta jokoak izan dituzte goizean zehar. Zuhaiztian prestatu duten bazkarian indarrak hartu eta arratsaldean haur jolasak eta dantzaldia izango dute.