![Ormaiztegi eta Botucatu](http://goierri.hitza.eus/site/files/2016/06/IMG_3721.jpg)
Kultura arteko festan murgilduta dabiltza Ormaiztegin, ormaiztegiarren eta
brasildarren kultura gertuagotik ezagutzeko helburuarekin. Izan ere, azkeneko urtebetean, brasildar ugari bizi da Ormaiztegin, Irizarrera lanera etorritakoak guztiak.
Brasildar txurraskoa izan da eguneko protagonistetako bat. Goizean goiz, 03:00etan hasi dira txerria burruntzian erretzen. Eguerdian, pintxoak banatu dituzte bertaratu direnen artean.
Kirolik ere ez da falta. 26 korrikalarik hartu dute parte 4 kilometroko krosean; 8 brasildarrek eta 18 bertakok. Aldi Ferreira brasildarra izan da azkarrena. Atzeagotik iritsi dira Aitor Okariz eta Javi Alejandro.
Arratsaldean festa giroak jarraituko du, Decalcky talde brasildarrak eta GuriBost! talde goierritarrak kontzertua eskainiko dute.