Otxoa-Dominguez irabazle Urretxuko Gaztetxeko pilota txapelketan
Urretxuko gaztetxearentzat egun handia da gaurkoa; 14. urteurreneko festa egun nagusia ari dira ospatzen. Eguerdian pilota txapelketako finala jokatu dute Otxoa-Dominguez eta Villanueva-Urbieta bikoteek. Azkenean, Otxoa-Dominguez bikotea 22-7 nagusitu da.
- 17:30. Erromeria.
- 20:00: Arrotzak taldea.
- 22:30: Skalope taldea.
- 00:30: Katekexixek.
- 02:30: Txoki Band.