Triatloian lehenengo urratsak egiten
Lazkaon II. Gazteentzako Antzar triatloia jokatu da gaur goizean. Adin desberdinetako ehun haur eta gaztetxotik gora elkartu dira kiroldegiaren inguruan, igerian, bizikletan eta korrika egiteko. Igerilekuko ur hotzak ez ditu kirolariak izutu.
Aurre benjaminentzat, benjaminentzat, alebinentzat eta infantilentzako proba izan da, eta adinaren arabera, neurri desberdineko probak burutu behar izan dituzte.
Parte hartzaile guztiek izan dute domina bana.