Egoitz Fernandez izan da azkarrena San Martingo helmugan
Euskadi fundazioko Egoiz Fernandezek irabazi du 52. San Martin Txirrindularitza saria. Hiru segundoko aldea atera zion atzo, Geltoki taldeko Xuban Errazkin gazteari –23 urtez azpikoetan azkarrena–. Podiuma berriz Lizarteko Marcos Rojok osatu zuen. Guztira, 51 lagunek bukatu zuten Euskaldun trofeorako puntuagarria den 115 kilometroko proba.
Bestalde, larunbatean Urretxu Saria jokatu zuten, Gipuzkoako Txapelketarako baliagarri zena. Unai Iribarrek jantzi zuen txapela.