Mutiletan, Eriko Mujika beasaindarrak hirugarren egin du eta Ander Alonso mutiloarrak laugarren
Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarra.
Irene Usabiaga (Eustrak) txirrindulari ordiziarrak irabazi du erlojuaren aurkako Gervais Memoriala, eta haren ahizpa zaharra, Ana Usabiaga, hirugarren sailkatu da. Atzo jokatu zen oroimenezko entzutetsu hori Aizarnazabalen. Irene Usabiagak 32 minutu eta 39 segundo behar izan zituen ibilbideak zituen 21 kilometroak osatzeko. Bigarren Ane Iriarte nafarra sailkatu zen 36 segundora, eta 42ra Ana Usabiaga .
Mutiletan, 23 urtez azpiko mailan, Gorka Etxabe (Parking Geltoki) aizarnazabaldarra izan zen nagusi (27:45), bigarren Leaburuko Jon Irisarri (Caja Rural-RGA) izan zen minutu bat eta segundo batera, eta hurrengo bi postuak bi goierritarrentzat izan ziren: Eriko Mujika beasaindarra (Ampo) hirugarren izan zen (28:48) eta laugarren Ander Alonso (Caja Rural-RGA) mutiloarra laugarren (28:58).