Irizar i2e modeloa erabiliko du Marseilako lehen autobus linea elektrikoak
Frantziako lehen autobus linea elektrikoa jarri dute martxan Marseila hirian, eta Irizar i2e modeloko autobusak erabiliko ditu. Guztira, Ormaiztegiko lantegian egindako sei autobus erosi ditu Régie des Transports de Marseille (RTM) konpainiak. Canebière eta Euromed batzen dituen 82. linea %100 elektrikoa izango da horrela.
Irizar kooperatibak iaz aurkeztu zuen i2e autobus modelo eletrikoa, hirietako erabilerara bideratuta dagoena. 2015ean zehar bi hilabeteko probaldia egin zuten Marseilan, eta emaitzarekin gustura, linea oso bat modelo honekin hornitzea erabaki dute orain. Autobusez gain, karga elektrikoa gauzatzeko sistema berritzaile bat jarri dute geltokietan.
Irizar i2e autobusak 77 plaza ditu, 27 eserita joatekoak eta beste 51 zutik. So-Nickel motako bateriak erabiltzen ditu.