Idiazabal eguna egingo da igande honetan Ziekon
IDIAZABAL // Igande honetan Ziekon (Arabako Errioxan) Idiazabal eguna egingo dute. Egun osoan zehar ekitaldi programa zabala izango da. Idiazabalgo txistulariek emango diote hasiera egunari 10:00etan. Goizean, Idiazabal gazta ekoizleen postuak eta ga...
IDIAZABAL // Igande honetan Ziekon (Arabako Errioxan) Idiazabal eguna egingo dute. Egun osoan zehar ekitaldi programa zabala izango da. Idiazabalgo txistulariek emango diote hasiera egunari 10:00etan. Goizean, Idiazabal gazta ekoizleen postuak eta gaztagintza erakustaldia izango dira. Sokatira, euskal dantzak, herri bazkaria eta, eguna ixteko, musika eskolako ikasleek kontzertua egingo dute.