8. kanpaina izan da aurtengoa, eta Gerriko Kultur Elkarteak nabarmendu du urtero geroz eta jende gehiagok parte hartzen duela
Ainara Mateos, erosketa-txekearen irabazlea.
Lazkaoko Gerriko Kultur Elkarteak balorazio positiboa egin du ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpainaren 8. edizioari buruz. Guztira 670 fitxa bete, eta beste horrenbeste erosketa-txeke egin dituzte. Era berean, 200 liburutik gora saldu dira. Euren esanetan, “geroz eta jende gehiagok ezagutzen du plana”, eta horren erakusletzat aipatzen dute izandako “parte-hartze handia”.
Bestalde, herritarrek aukera izan zuten maiatzean 30 euroko erosketa-txeke baten zozketan parte hartzeko. Zozketaren irabazlea Ainara Mateos, 12 urteko lazkaotarra izan da.