Haztegi Ikastolari buruzko dokumentala egin du Jon Garate oriotarrarekin batera.
Xabier Aztiria eta Jon Garate, dokumentala aurkezten.
Mondragon Unibertsitateak gaur banatu du Kimu Berri saria, ikus-entzunezko komunikazio graduko ikasleen artean. Gradu Bukaerako Lanerako egindako ikus-entzunezko proiektu onena saritzen da bertan. Aurten, Xabier Aztiria legazpiarrak eta Jon Garate oriotarrak irabazi dute.
Haztegi Ikastolaren inguruan egindako dokumentalagatik eman diete saria Aztiriari eta Garateri. Haztegik
50. urteurrena ospatuko du aurten, eta ospakizun ekitaldian ikusi ahal izango da dokumentala.
Aztiriak eta Garatek
fikziozko film labur onenaren saria jaso zuten martxoan HUHEZINEMA lehiaketan,
Zurea lanarekin. Hemen ikusgai:
https://youtu.be/_OThn5D2YY4