Iazko San Pedro eguneko dantza saioa. / Arg.: Aimar Maiz
Ezkioko Santa Lutzia Anduaga auzoan San Pedro festak ospatuko dituzte bihartik ekainaren 29ra. Bihar kontzertuak izango dira, eta
autobus zerbitzua jarriko dute gauean itzultzeko. Gabiriara, Ormaiztegira eta Beasainera joateko, 02:00etan, 03:30ean eta 05:00etan izango da autobusa. Zumarragara joateko, 03:00etan eta 04:00etan.
Bestalde, bihar eta etzi,
Herritarrak 1900/1970 erakusketa ikusgai izango da udaletxe azpiko aretoan.
Hona hemen egitaraua:
Ekainak 24:
16:30. Altxorraren bila.
19:00. Patata tortilla lehiaketa.
20:00. Pintxo poteoa.
20:00. Futbolin txapelketa.
22:00. Kontzertuak: Sukarra 37 eta Guri5!
Ekainak 25:
16:00. Mus txapelketa.
17:00. Futbolin txapelketaren semifinala.
19:00. Toka.
21:00. Herria afaria, trikitilariekin.
Goizaldean, txokolatea.
Ekainak 26:
12:00. Futbolin txapelketaren finala eta poteoa.
Ekainak 29:
11:00. Meza nagusia.
12:00. Goruntz dantza taldearen saioa.
12:30. Luntx herrikoia.
17:00. Ume jolasak eta puzgarriak.
18:00. Txokolate jana.