Kirol egokitua ezagutu eta probatzeko aukera dago larunbatean Beasainen
Larunbatean,, 11:00etatik 14:00etara, Antzizar kiroldegiko pilotalekuan eta kantxan, kirol egokitua ezagutu eta probatzeko aukera izango dute herritarrek. Besteak beste, gurpidun aulkiko saskibaloia, saskibaloia, boccia, esgrima gurpildun aulkian, judoa, slaloma, arku tiraketa, gurpildun aulkiko pala eta pala egokitua ezagutu eta probatuko dute bertaratzen direnek.
Bi helburu nagusi ditu egitasmoak: batetik, urritasuna duten pertsonak kirolak ezagutzea eta kirolera gerturatzea; eta bestetik, edozein pertsonek kirol esperientzia berriak bizitzea.
Aitor Aldasoro alkateak aurkezpenean adierazi duenez, «herritar guztien ongizatea bermatzea helburu dugunez, ze ekintza hoberik kirol egokitua herrira ekarri, eta herritarrak edo herriko elkarte desberdinak inplikatzea».
Jurgi Olasagasti Gipuzkoako kirol egokituarenfederazioko arduradunaren esanetan, «zer hobeto urritasun mota desberdinak dituzten pertsonen egoeran jartzea, ezagutu eta sentitu izateko egoera desberdin batzuk». Era berean, urritasuna duten pertsonek ere aukera izango dute, «beraien urritasuna alde batera utzi eta beraien gaitasunak ikusteko kirol desberdinetan».
Foru Aldundiko kirol zuzendariak, Goizane Alvarezek azkenik, aniztasuna bermatzeko jarduera berdintzailea dela gogoratu du. «Probatzen ez dena ez da ezagutzen eta ezagutzen ez dena ez dugu maitatuko».