Legazpiko CIE-ko tximiniak su hartu du bart, eta bi langile ospitalera eraman dituzte
Kea arnasteagatik eraman dituzte langileak ospitalera.
Atzo gaueko hamaikak aldera, Legazpiko CIE Automotive forja enpresako tximiniak su hartu zuen. Ertzaintzak baieztatu duenez, 46 eta 48 urteko bi langile Zumarragako ospitalera eraman behar izan zituzten, kea arnastu zutelako.
Suhiltzaileek berehala hartu zuten kontrolpean sutea. Tximiniaz gain, suteak ez du bestelako kalterik eragin enpresan. Teilatua ere ongi dago.