EAJ izan da bozkatuena Goierrin, Ahal Dugu eta EH Bildu gertutik dituela
Goierrin berriz ere EAJ-PNV izan da hauteskundeetan emaitzarik onenak izan dituena, 9542 botorekin; atzetik ordea, lehia bizia izan da Elkarrekin-Ahal Duguren eta EH Bilduren artean. Alderdi moreak aurrea hartu dio koalizio abertzaleari, Goierrin 8739 boto jasota; EH Bilduk 66 boto gutxiago izan ditu, 8673. PSE-EE (4378) eta PP (2056) laugarren eta bosgarren indarra izan dira, hurrenez hurren. Parte-hartzea %64,03koa izan da.
Abenduko bozekin alderatuta, 2264 lagun gutxiagok eman dute botoa gaurko hitzorduan. Horrenbestez, alderdi gehienek egin dute behera boto kopuruan; EAJk eta EH Bilduk, esaterako, ia 800na boto galdu dituzte. Nabarmen gora egin duena, Elkarrekin-Ahal Dugu koalizioa izan da, 1.200 boto gehiagorekin. Zentzu horretan, alderdirik bozkatuena izatea lortu dute Goierriko bi herri garrantzitsutan: Zumarragan eta Legazpin.
Gaur guztira 54.034 goierritar zeuden hauteskundeetara deituta; Goierrin bertan erroldatutakoak dira gehienak: 52.418, eta atzerrian bizi dira gainontzeko 1.616 goierritarrak. Gipuzkoan guztira 12 alderdik aurkeztu dituzte zerrendak: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu, Ciudadanos, PACMA, Partido Libertario, PCPE, PSE-EE, PP, Recortes Cero-Grupo Verde, UPyD eta VOX.
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016. Zaldibia
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016. Zaldibia
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016. Zaldibia
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016. Zaldibia
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016. Zaldibia
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016. Zaldibia
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Boto kontaketa
Boto kontaketa
Boto kontaketa
Legazpi
Legazpi
Legazpi













