Gipuzkoarren % 34.39ak eman du botoa 14:00ak bitartean
Normaltasuna da nagusi Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, eta dagoeneko botoa emateko eskubidea duten gipuzkoarren %34,39ak eman du botoa, 14:00ak bitartean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, parte hartzea %36,77koa izan da,, iazko abenduaren 20ko bozetakoa baino txikiagoa (%39,39). Dena den, posta bidez emandako bozak asko hazi direla nabarmendu dute parte hartzeari buruz emandako lehenengo datuetan.
Bigarren parte hartze datua 18:30ean emango dute.
54.034 goierritar daude gaur hauteskundeetara deituta; Goierrin bertan erroldatuta daudenak dira gehienak. 52.418, eta atzerrian bizi dira gainontzeko 1.616 goierritarrak. Abenduko azken deialdiarekin alderatuta, 87 lagun gehiagok eman ahal izango dute botoa. Gipuzkoan guztira 12 alderdik aurkeztu dituzte zerrendak: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu, Ciudadanos, PACMA, Partido Libertario, PCPE, PSE-EE, PP, Recortes Cero-Grupo Verde, UPyD eta VOX.