Hasi da hauteskundeetako boto kontaketa
Iluntzeko 20:00etan puntuan itxi dituzte Goierriko hautestokiak, eta dagoeneko hasia da boto kontaketa. Azken parte-hartze datuen zain, 18:30etan, gipuzkoarren %51,16k eman du botoa, abenduan baino 7 puntu gutxiago (%58,97). Hego Euskal Herriko lau lurraldeak kontuan hartuta berriz, %8koa izan da abstentzioaren igoera, duela zazpi hilabeteko hauteskundeekin alderatuta.
Kontaketen berri izan ahala zabalduko ditu datuak Goierriko Hitzak sare sozialetan. Datu ofizialak berriz, 22:00ak alderako izatea espero da.
Gaur guztira 54.034 goierritar zeuden hauteskundeetara deituta; Goierrin bertan erroldatutakoak dira gehienak: 52.418, eta atzerrian bizi dira gainontzeko 1.616 goierritarrak. Gipuzkoan guztira 12 alderdik aurkeztu dituzte zerrendak: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu, Ciudadanos, PACMA, Partido Libertario, PCPE, PSE-EE, PP, Recortes Cero-Grupo Verde, UPyD eta VOX.
Beasain
Beasain
Beasain
Beasain
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016. Zaldibia

Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Boto kontaketa
Boto kontaketa
Boto kontaketa
Legazpi
Legazpi
Legazpi