Irene Paredes legazpiarrak Athletic utzi du, eta PSG-en hasiko da jokatzen
Irene Paredes futbol jokalari legazpiarrari ekainaren 30ean amaituko zaio Athletic-ekin duen kontratua, eta ez du berrituko. Datorren denboraldian Paris Saint Germain taldean jokatuko du. Paredesek bost denboraldi egin ditu Bilboko taldean. Bost denboraldi horietan 139 partidu jokatu ditu, eta 20 gol sartu.
Athletic-ek taldean izandako ardura eskertu dio, eta zorte ona opa dio etorkizuneko kirol proiektuetan.