Ereserki berria aurkeztu du OKEk 75. urteurrenean
Ordizia Kirol Elkartea 75. urteurrena ospatzen ari den honetan, ereserki berria eta klubaren historia jasotzen duen liburua aurkeztu zituzten herenegun Barrenan. Bertan izan ziren Juan Vicente Erauskin OKEren lehen- dakaria, Ana Lekuona eta musikariak,...
OKEk, orain arte Jose Luis Gurrutxagaren pasodoble bat zuen ereserki gisa, eta Ana Lekuonari pasatu dio lekukoa. «Ereserkia gaurkotu beharko genukeela pentsatu genuen, gaur egungo doinuetara pixka bat gerturatu» azaldu zuen Erauskinek. Eta horrela egin du Ana Lekuonak, bera izan baita musika egilea eta Igor Egurenek idatzi du letra.
Barrenan egindako aurkezpenaren amaieran, ereserki berria entzun ahal izan zen, Ana Lekuonaren musikarien eta Inma Goiburuk zuzendutako Santa Ana abesbatzaren eskutik.
1912tik 1941era
Patxi Garmendiak OKEren idatzi gabeko historiaren inguruko liburua idatzi du, El futbol en Ordizia 1912-1941, protagonistas y circunstancias. «Proposamena egin zidatenean pentsatu nuen 1941etik aurrera Villafranca Union Club zenetik aurrera bazegoela liburua» adierazi zuen Garmendiak. Baina badaude lehenagoko datuak, «1912an dagoeneko Ordizian futbolean aritzen» zirela gehitu zuen. Hortaz, 1941 baino lehenagoko hutsunea betetzen saiatu da egilea. «Futbolaz bakarrik ez dut hitzegiten, aspergarria iruditzen zitzaidan hori, eta testuingurua sartzea erabaki nuen» erantsi zuen egileak. Liburua laster egongo da eskuragarri.