Gipuzkoako haur minbizidunen familien Aspanogi elkarteak eta NerGroup enpresa taldeak antolatuta, elkartasun jaialdia egiten ari dira gaur Lazkaon. Euri-lanbroak ez du festaren hasiera zapuztu, eta ordu erdi inguruko atzerapenarekin bada ere, hasi da jaia Lazkaon.
Goizean Esparru mendira igoera egin dute, korrika nahiz bizikletan. 45 lagunen parte-hartu dute korrikako proban, eta 13k bizikletakoan. Horrela gelditu dira sailkapenak:
Korrikalariak:
Plazan berriz, umeentzako ekitaldiak izango dira nagusi goizean zehar; herri kirolak, jolasak, puzgarriak, tailerrak eta apar festa izango dituzte, besteak beste.
Eguardiko ordu batetik aurrera, aparkalekuko karpan prestatzen ari diren paella erraldoia eta anburgerrak jango dituzte. Bazkaltzeko 2.000 txartel daude dagoeneko saldura. Arratsaldean berriz, magia ikuskizuna (15:30) izango da, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioarekin (17:30) joko du goia jaialdiak. Eguna bukatzeko, Lazkao Txiki musika eskolako ikasleek kontzertua (19:30) egingo dute.
Lazkaon antolatu duten jaialdiak bi helburu nagusi ditu. Batetik, gaixorik dauden haurrei gizartearen berotasuna ematea, eta bestetik, Aspanogik egiten duen lana eta daukaten egoera erakustea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.