Kirol festa eta marka ugari Ordiziako atletismo mitinean
Jose Antonio Peñaren omenezko atletismo saria jokatzen ari dira Ordizian. Iaz bezala, aurten ere kirol festa handia bihurtu da mitina, eta goraino bete dira Altamira estadioko harmailak. Euskal Herriko eta Espainiar estatu mailako atletarik onentsuenak bildu dira Ordizian, eta ikuskizunaz gain, hainbat marka ere jarri dituzte dagoeneko.
Orain arteko hainbat emaitza eta marka:
1000 metro korrika
- Gizonezkoak: Martin Hernandez (Mintxeta AT) …………….. 2:37.36 (Gipuzkoako marka)
- Emakumezkoak: Itziar Gutierrez (Santurtzi AT) …………….. 3:10.71
- Emakumezkoak: Marta Frechilla (Atletico Lugones) ………. 2:08.74
- Gizonezkoak: Albert Idel Bravo (Venezuela) ……………………. 45.85 (Mitineko marka)
- Gizonezkoak: Iñigo Rocandio (Real Sociedad) …………………. 22.28
- Emakumezkoak: Usoa Lopez (At. San Sebastian) ……………….. 5.24
- Emakumezkoak: Maren Ruiz de Azua ……………………………….. 4.26