
Zaldibiako Gazte Festak martxan dira atzotik. Eta egitarauko aurreneko ekitaldietako bat, Sasi-pilotari Txapelketa izan dute. Atzo iluntzean jokatu zituzten finalak, eta baita sariak banatu ere.
Emakumezkoetan, Maren Mendizabalek eta Intza Olanok jantzi dute txapela, finalean Maialen Mendizabal eta Uxue Zumalderi 22-8 irabazita.
Gizonezkoetan berriz, banaka jokatu zuten. Finalean, Aritz Oriak 22-10 irabazi zion Mikel Gantzaraini, eta horrenbestez, Oriak jantzi zuen txapela.
Bi finalen artean, I. Sasikalaketari txapelketa ere jokatu zuten, eta Jon Aranzabe izan zen irabazlea.
-
-
Emakumezko finalistak: Mendizabal-Zumalde eta Mendizabal-Olano
-
-
Gizonezko finalistak: Oria eta Gantzarain
-
-
Finalista guztiak elkarrekin
Finalen ondoren, sagardo dastaketa, kontzertuak eta goizaldera arteko festa izan zituzten atzo Zaldibian. Gaur jarraituko du
Gazte Festen egitarauak, ekitaldi sorta batekin.