Zumarragarrek danborradaren 50. urteurrena ospatu zuten
Zumarragarrek danborradaren 50. urteurrena ospatu zuten atzo. Hori dela eta, berezia izan zen. Beste herri batzuetako danborrariek parte hartu zuten eta Luis Orduña bandako zuzendariak konposatutako abesti bat estreinatu zuten.
Zumarragarrek danborradaren 50. urteurrena ospatu zuten atzo. Hori dela eta, berezia izan zen. Beste herri batzuetako danborrariek parte hartu zuten eta Luis Orduña bandako zuzendariak konposatutako abesti bat estreinatu zuten. Gainera, Josetxo Goenaga eta Jose Migel Etxaniz ‘Mordo’ zena omendu zituzten. Goenagak lehen danborradan parte hartu zuen eta Etxaniz lehen zuzendaria izan zen. Amparo Arrizabalaga ere omendu zuten, urte asko baitaramatza haurren eta helduen danborraden antolaketan lanean. Gainera, pregoia danborradako kideek irakurri zuten eta arratsaldean danborrada berezi bat egin zuten. Arratsaldeko ekitaldi honetan Queen taldearen abesti bat jo zuten, besteak beste.
Gaur, zumarragarrek Santa Isabel eguna ospatuko dute. 11:00etan Irrintzi taldeko kideek ezpata dantza dantzatuko dute eta ondoren meza hasiko da. Ohorezko aurreskuaren ostean, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioa egongo da. Bazkalostean, erromeria hasiko da. Zumarragarrak 20:30ean jaitsiko dira herrira. 21:15ean kaleko ezpata dantza egingo dute, 21:30ean erromeria egongo da plazan, 23:15ean su artifizialak egongo dira eta gauerdian DJ festa egongo da Areizaga-Kalebarrenen eta Diamante orkestrak joko du plazan.
Gotzon Aranburuk atzo gauean danborradan atera zituen argazkiak ikusteko, sakatu hemen.