Gautxoriak askatu dituzte Zegaman
Ostiralean gau magikoa bizi izan zen Zegamako Anduetza parketxean. Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zenbait hegazti harrapari gautar (urubiak) askatu ziren Mikel Olano basozainaren eskutik. 80 bat pertsona bildu ziren hegazti hauek berriz askatasunean hegan ikusteko. Saioa bi ataletan banatu zen: zauritutako animalia bat aurkitzean nola jokatu behar den azaldu zuen Mikelek eta ondoren urubien askatzeari ekin zion.