The Kulebras taldea, garaipena ospatzen. / Argazkia: Gorka Gomez
Larunbat arratsaldean Legazpiko futbol zazpi txapelketa jokatu zuten Bikuñan. The Kulebras taldeak irabazi zuen, Hangover taldearen aurka. Hirugarren aldiz irabazi du finala The Kulebrasek. Bestalde, hirugarren postua Mercenarios taldeak eskuratu du.
Aiztonagako tigrea saria Hangover taldeko Xabier Arboniei eman diote, eta pitxitxi saria Aztiri Bulls taldeko Josu Diazi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.