Mikel Garciari agur omenaldia egin diote
Beasaingo La Salle-San Jose ikastetxeak eta eliza parrokiak agur omenaldia eskaini diote Mikel Garcia lasalletarrari, Andre Mari Zeruratuaren parrokia ikaslez, gurasoz eta irakaslez bete-beta zela. Esker oneko hitzak izan zituzten guztiek Garciarentzat, eta ezusteko berezi bat ere jaso zuen: Euskal Herriko bertsolari txapeldunaren bisita eta bertsoak –irudian–.
Duela zazpi urte iritsi zen Beasaingo La Sallera eta besteak beste, aisialdiko Izartxo taldeekin mugimendu handia sortu du. Madrilen jarraituko du Garciak bere ibilbidea.













