Kiroldegian zapatuan hasiko dira aireztatze sistema muntatzen
AZPIEGITURAK // Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko giharretze aretoa itxita egongo da, larunbatean eta igandean. Udalak aireztatze eta klimatizazio sistema muntatzeko obrak burutuko ditu, bi egun horietan. Aurtengo aurrekontuaren kargura, kiroldegia...
AZPIEGITURAK // Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko giharretze aretoa itxita egongo da, larunbatean eta igandean. Udalak aireztatze eta klimatizazio sistema muntatzeko obrak burutuko ditu, bi egun horietan. Aurtengo aurrekontuaren kargura, kiroldegian egin dituzten lanen zati da aireztapena hobetzekoa, aldagelak eraikitzearekin batera. Areto barruan kirola egiteko bero handia sortzen zela eta, aireztapenarekin baldintzak hobetu nahi dituzte.