San Fermin jaien hasiera ospatu dute Zegamako udaleku irekietan
Zegamako Udalak antolatutako udaleku irekietan 3 eta 10 urte bitarteko 92 haur parte hartzen ari dira. San Joan egunean hasi ziren eta hilaren 29an bukatuko dute. Irteerak, ur jolasak, eskulanak, kirolak, altxorraren bila, euskal festa, mitologia eguna… egingo dituzte. Aurten, gainera, 2 urteko haurrentzat haur txokoa antolatu dute. Zortzi haurrek eman dute izena. Gaur, denek elkarrekin, Iruñeako jaien hasiera ospatu dute.