Astelehenean hasi ziren 42. Udako Ikastaroak. Hamabi eguneko iraupeneko sei kurtso trinko eskainiko dituzte, irailaren azkenera arte. Kultur egitarauko lehen saioa gaur da

Ikasturte ofizialeko lanak ekainaren azkenean ahituta, Laz- kaoko Maizpide euskaltegia jatorrira itzuliko da, udarako. Duela 42 urte, gaurko euskaltegiaren oinarria jarri zuten Udako Ikastaroak eskainiko ditu. Astelehenean hasi zen lehendabizikoa, eta irailaren bukaerara arte jarraituko du uda garaiko eskaintzak, denera sei kurtso.
Hamabostaldiko iraupena izango dute kurtsoek. Ikasleek 12 eguneko euskara ikastaro trinkoa jasoko dute, egunero. Goizean (09:00-13:30) eta arratsaldean (15:15-19:30) dituzte klaseak.
Matrikula ikastaro bakoitzerako egin behar da (
maizpide.eus webgunean). Hori dela eta, oraindik ez dakite zenbat ikasle hartuko dituzten uda-kanpainan Maizpiden. «Azken unera arte ez dugu jakiten. Ziur dakiguna lehenengo ikastaroko matrikulazioa da, eta orain iaz baino ikasle gehiago ditugu», zehaztu du Maizpide euskaltegiko zuzendari Jon Urdangarinek.
Atzerritar dezente orain
Urtean zeharretik udara, ikasleen profila aldatzen da, baita udako aldiaren arabera ere. Uztaileko lehen hamabostaldian, adibidez, atzerritar asko joan ohi da Lazkaora: «AEBetako lauzpabost ditugu, Uruguaiko bat, alemaniar bat… Hemen bizi diren atzerritarrak ere etorri dira».
Uztaileko bigarren erdian, berriz, jende gazteagoa izan ohi da. Abuztuan eta irailean, azkenik, helduagoak eta azterketak prestatu nahi dituztenak. Barnetegian ostatu hartuta ikasle gehiago geratzen dira udan, bestetik.
Irakasleak eta langileak ere «gogotsu» daude denak hartzeko. «Guretzat oso garrantzitsua da uda. Kurtso osoko ikasle kopuruaren zati handia pasatzen da. Iazko udan 516 ikasle ziren».
Udako Ikastaroak hornitzen dituen kultura egitaraua gaur hasiko da. Lazkaoko udako giroa aberastuko du programak, ikasleen presentziak bezala.
EGITARAUA
Uztaila
-

Txalo taldearen ‘Erdibana’ antzezlana
Gaur. 22:00etan, Goierriko bertsolari gazteak, plazan: Aizpea Garmendia, Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi, Gemma Urteaga, Iraitz Sarasola eta Mikel Tapia.
- 11, astelehena. 22:00etan, Txalo taldearen Erdibana antzezlana, Areria zineman.
- 20, asteazkena. 22:00etan, Imanol Ituño magoaren ‘Magia parrastan’, plazan.
- 27, asteazkena. 18:30ean, triki-bertso poteoa.
Abuztua
-

Eider Eibar eta Miren Amuriza. Argazkia: Anboto.org
3, asteazkena. Miren Amuriza eta Eider Eibar, ‘Kapulana bat zintzilik’. Maizpideko zineman, 21:30ean.
- 10, asteazkena. Bertso-afaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin. Maizpideko jangelan, 20:30ean.
- 17, asteazkena. Beñat Barandiaran eta Hasier Oleaga, ‘Loop artean’ kontzertu didaktikoa. Maizpideko zineman, 21:30ean.
- 24, asteazkena. Mikel Martinezen ‘Denboraren korapiloak’ antzerkia. Maizpideko zineman, 21:30ean.
Iraila
-

Maddi kantari ataundarra.
7, asteazkena. Bertso-afaria Anjel M. Peñagarikano eta Oihana Iguaranekin. Maizpiden, 20:30ean.
- 14, asteazkena. Maddiren kontzertu akustikoa. Maizpiden, 21:30ean.
- 21, asteazkena. Koldo Ameztoiren ‘Martintxok -txo galdu zuenetik’ ipuin kontaketa. Maizpiden, 21:30ean.
- 28, asteazkena. Kantu-afaria, 20:30ean.