Abiatu dira Goierriko Bi Handiakeko korrikalariak
23:00etan puntuan abiatu dira Beasaingo udaletxeko plazatik Goierriko Bi Handiak probako parte hartzaileak. 500 bat korrikalarik hasi dute proba, horietatik 463 gizonezkoak eta 37 emakumezkoak, eta %80a euskal herritarra da. 88 kilometro dituzte aurretik, tartean Aralar eta Aizkorri mendiak zeharkatuko dituztelarik.Lehen sailkatuek gauez egingo dute probaren zatirik handiena, Aralar esaterako denek pasa beharko dute ilunpean.
Faboritoei dagokienez, iazko irabazlea Iokin Garai oñatiarra, da aurten ere G2H irabazteko hautagai nagusia. Azpimarratzekoa da, joan den urtean, Garaik probaren errekorra jarri zuela iaz. Pedro Etxeberria zumaiarra ere faboritoen artean dago. 2014ean irabazle izan zen eta joan den urtean hirugarren iritsi zen helmugara. Goierritarren artean emaitza oso onak espero dituzte Iker Zurutuzak, Aitziber Osinaldek eta Elena Calvillok.
Larunbatean goizeko 9:30 aldera hasiko dira heltzen lehen sailkatuak. Joan urteko gizonezkoen irabazleak, Jokin Garaik 10:13:50eko denbora behar izan zuen helmuga zapaltzeko. Emakumezkoen artean berriz, Silvia Triguero izan zen irabazlea 12:15:54 denborarekin.