Mendizabalek 24:28:41 denbora egin du, eta Aizpuruk 24:54:40.
Jon Aizpuru eta Adur Mendizabal.
Osatu da Ehunmilak lasterketako podiuma ere. Javi Dominguezen (23:22:17) atzetik, Adur Mendizabal zaldibiarra (24:28:41) eta Jon Aizpuru beasaindarra (24:54:40) iritsi dira Beasaingo plazara. Bi goierritarrek lehenengo aldia dute podiumean, gehiagotan parte hartu badute ere.
Mendizabalek gozatu egin duela adierazi du. “Ez naiz oso lehiakorra, eta gozatuko ez banu ez nuke parte hartuko”. Oso gustura agertu da bigarren postuarekin.
Laugarren postua ere goierritar batek lortu du: Josu Ballesteros lazkaotarra.
Imanol Aleson, iazko irabazlea, seigarren postuan pasa da Mutiloako kontroletik, irabazlearengandik bi ordu pasatxora. Oinetan arazoak izaten ari da.