Zumarragako Arcelor Mittaleko langileak,Urretxu-Zumarragako Areizaga Kalebarren plazan bildu dira gaur 12:00etan enpresaren jarrera salatzeko. Hiru hilabete pasatu dira enpresa itxiko dela iragarri zenetik eta oraindik langileen eta enpresaren arteko akordiorik
Zumarragako Arcelor Mittaleko langileak,Urretxu-Zumarragako Areizaga Kalebarren plazan bildu dira gaur 12:00etan enpresaren jarrera salatzeko. Hiru hilabete pasatu dira enpresa itxiko dela iragarri zenetik eta oraindik langileen eta enpresaren arteko akordiorik ez da iritsi.
Uztailaren 15a dute epe muga bezala langileek erabakia hartzeko; Arcelorrek Asturiasen dituen hiru lantegietako bat aukeratzea lantoki berri bezala edo indemnizazioa jaso eta kalera joatea. Enpresa Batzordeak “horrelako erabaki bat hartzeko oso denbora gutxi dela adierazi du. “Ez digute gainera, kondizioak zeintzuk izango diren azaltzen. Erabakia, begiak itxita hartzea nahi du enpresak” salatu dute eta “denbora gehiago” eskatzen diote enpresari. “Gure seme alabak ezin izan ditugu eskolan matrikulatu” gehitu du Leopoldo Botek, enpresa batzordearen ordezkariak. “Hemendik hilabete batzuetara ez dakigu non egongo garen ez zein egoerataneta ez da zilegia 300 familia baino gehiago egoera honetan izatea” erantsi du.
Bestalde, “administrazio publikoengandik izan dugun babes falta ere salatu nahi dugu” nabarmendu du langileen ordezkariak. “Ez dugu ulertzen Eusko Jaurlaritzak, gehiago ezin izan dutela egin erantzutea” gehitu du.
Dena dela, enpresari jakinarazi nahi izan diote “borrokan jarraituko dugu aukera guztiak agortu arte”.