Daniel Agirre helmugara iritsi den unea.
Goierriko Bi Handiak lasterketako lehenengoa iritsi da dagoeneko helmugara: Daniel Agirre nafarra. Caparrosokoa da jaiotzez, baina Kataluinian bizi da egun. 10:09:47 orduan egin du 88 kilometroko ibilbidea, errekor berria ezarriz. Orain arte Jokin Garai Oñatiarrak zuen errekorra, iazko irabazleak. Lau minutuan hobetu du Agirrek.
Iaz Espainiako ultra trailetako Espainiako Kopa irabazi zuen Agirrek. 38 urte ditu.
Mutiloan bigarren Jokin Garai pasa da 41 minutura. Hirugarren Mikel Etxeberria pasa da, 01:04 ordura, eta laugarren Xabi Mujika 01:09 ordura.