Seigarren postua lortu du. 11:31:25 denbora egin du.
Iker Zurutuza, helmugara iristen.
Lehenengo goierritarra ere iritsi da dagoeneko Beasaingo plazara, Goierriko Bi Handiak probako helmugara. Iker Zurutuzak, Idiazabalen bizi den beasaindarrak, 11:31:25 orduan egin du ibilbidea. Seigarren postua lortu du.
Iaz Marimurumendi maratoia irabazi zuen. Aurretik bi aldiz bukatuta zuen Goierriko Bi Handiak, eta antzeko denbora egitea lortu duela adierazi du. Hortaz, gustura agertu da. Baldintzei dagokienean, behelainoa eta ihintza nabarmendu ditu Zurutuzak.
Azkeneko aldiz duela hiru urte parte hartu zuen Goierriko Bi Handietan, baina ezin izan zuen amaitu. Gaurko postuak zapore “garratz” hori kentzeko balio izan dio.