Ismael Serrano kantariaren Beasaingo kontzerturako sarrerak salgai daude
Ismael Serrano kantari madrildarrak kontzertua egingo du Beasainen, irailaren 30ean. Kontzertu akustikoa izango da, ahots eta gitarra soilez. Hego Amerikan egingo duen biraren ondoren, Europako lehenengo kontzertua izango da Beasainen eskainiko duena. Usurbe Antzokiak aurreratu duenez, dagoeneko salgai daude sarrerak, Usurbe Antzokiko lehiatilan eta Kutxasarrerak webgunean. Aurrez erosiz gero, 20 euro balio du txartelak; egunean bertan, 24.
Musika munduan 20 urtetik gorako ibilbidea darama Ismael Serrano kantariak. Tarte horretan, 13 disko argitaratu ditu, eta hainbat kolaborazio egina da artista ezagun ugarirekin. Bere kontzientzia sozialagatik ere ezaguna da madrildarra. Beasaingo kontzertuan, bere ibilbideari errepasoa egingo dio, formato txikian.