Santurtziarrak 12:53:23 orduan amaitu du ibilbidea.
Leire Martinez, helmuga zeharkatu duen unean.
Iritsi da lehenengo emakumea Goierri Bi Handiak probako helmugara: Leire Martinez santurtziarra. 12:53:23 orduan egin du ibilbidea, eta hunkituta zeharkatu du helmuga. Iaz ez zuen proba amaitzerik lortu, eta aurten arantza hori ateratzea lortu du. Amaieran urdaileko arazo batzuk izan dituela esan du, baina ongi iritsi da helmugara.
Atzetik, Elena Calvillo beasaindarra eta Aitziber Osinalde legazpiarra pasa dira Mutiloako kontroletik. Laister izango dira horiek ere helmugan.