Marimurumendi maratoiko 250 korrikalariak ere abiatu dira
Korrikaren asteburu honetan, azkeneko korrikalariak abiatu dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik: Marimurumendi mendi maratoiko 250 korrikalariak.
42 kilometro egin beharko dituzte Usurbe, Murumendi, Kizkitza eta Izazpitik Beasain artean. Lehenengo korrikalariak 12:30ak aldera helmugan izatea aurreikusten da.
Lehenengo kilometroetan behe lainoa aurkituko dute korrikalariek bidean, eta bukaeran, berriz, beroa. Ondo hidratatzeko aholkua eman die Mikel Valdivielso Ehunmilak 2016eko arduradunak.
Euskal Herriko txapelketarako baliagarria da aurten Marimurumendi.